Sinopsia
Zer gertatu zen Durangon 80ko hamarkadan? Gertatu al zen aparteko ezer? Dokumental honetan 80ko hamarkadan zehar Durangon izandako kultur, herri eta auzo mugimendua azaltzen da. Elkarrizketa formatuan egina, garaiko ikusentzunezko materialaz hornitua dago dokumentala. Ez da ikerketa lan bat. Ez du ezelako tesirik oinarrian. Oroitzapenak, sentimenduak, bizipenak... Adierazpidearen, antolakuntzaren eta eragiteko modu baten bila zebilen herri baten hamarkada bat. Garaiko protagonistetako batzuen ahotik jasotako lekukotasunak besterik ez dira eta, era berean, hori guztiori da DURANGO 80.
Atari ofiziala
Teaserra
Pelikula
Fitxa Teknikoa
Gidoilaria: Unai Iturriaga
Ekoizleak: Carlos Iglesias Serrano
Argazki zuzendaria: David Maeztu
Posprodukzio soinua: Urtzi Arrieta
Muntaketa: Xabier Zabala Agirrezabal

