Azala

Morga, bizimodua eta ohiturak

Sinopsia

Hamabost barriemoileri bideo-grabazioak egin zaizkie, herriko bizimoduaren berri emateko. Grabazioak galdetegi jakin baten arabera egin dira, beti ere metodologia zehatz bati lotuta.

Horren bitartez, kanpo-barruak batu nahi izan dira. Hau da, maminaren aldetik, galtzen doan bizimoduaren berri eman da, gehien bat hurrengo belaunaldiei horren berri emateko. Eta kanpokoa esatean, bertako berbak bilatu nahi izan dituzte, bertako euskera bizi eta aberatsean eman dituzte azalpenak.

Bizimodua asko aldatu da denbora gutxian, etxeko lanbideak, abereak etxean haztearen garrantzia, ortua familia aurrera ateratzeko oinarri izatea… Familiaren osaera eta hartu-eman motak… Dena aldatu da. Garai jakin bateko bizimoduaren berri emateko asmoarekin egin dira ikerketak.

Helburua bikoitza da. Alde batetik, herriko ondare etnografikoa eta linguistikoa batzea, bizimodu tradizionala eta herri-jakituria, bideo eta audio grabazioen bidez gordetzea; eta bestetik, era berritu eta egokian, herritarren artean ezagutaraztea eta gizarteratzea.



Hizkuntza: Euskaraz



Fitxa Teknikoa