Azala

San Sebastian de Hernani : Tenentzia Nafarra

Sinopsia

Dokumentu batean oinarri­tzen da ekoizpena, Leireko monastegiko fraileek idatzitakoa. Bertan aipatzen zen San Sebas­tian de Ernani izeneko mo­nastegi bat. Dokumen­tu­aren arabera, Antxo III Nagu­siak bertako eta bere lurretako diezmoak kobratzeko ahalmena eman zion Leireko monastegiari, 1.014 urtean. Beraz, Ernani izeneko lurralde bat bazegoen orduan. Nafarroako Erresumaren te­nen­tzia bat zen, Pasaia, Orio, Leitzaran eta Arano bitarteko lurraldea hartzen zuena..
Leireko fraileen idatzia beranduago idatzitakoa da, 1.100 ingurukoa, eta ez dago 1.014ko dokumenturik: «baina ez egoterik zer esan nahi du, Hernani ez zegoela? Existitzen dela da guk defendatzen duguna», aldarrikatzen dute sortzaileek.



Hizkuntza: Euskaraz



Fitxa Teknikoa