Azala

Victoria

Sinopsia

Victoria emakume gaztea, indartsua eta gogorra da. Bizitza bere kabuz bilatu behar izan zuen. Horrek Bilbora ekarriko du, kalean lan egingo du, sexua bere ogibidea bihurtuz. Hilabetero bezala, Victoria medikurenera doa analisien emaitzen bila. Arantxak, bere medikuak, ondo ezagutzen du Vicky, ama bat da berarentzako. Itxarongelan, betiko lez, bere txanda ailegatu arteko tarteetan, Victoria marrazten ari da. Marrazketa maite du, bere ingurutik ihes egiteko erreminta bezala erabiltzen du aspalditik.Bertan lan egiten duen erizain bat ezagutuko du, Josu. Artearen maitale sutsua, Victoriaren obra ikusi eta gerturatu egingo zaio.Hortik aurrera Victoriak eta Josuk topo egingo dute anbulategian eta, pixkanaka, haien arteko harremana indartuz joango da. Horrela, Josuk Victoriari bertatik kanpo ikusteko proposamena luzatuko dio, baino honek bere burua ezezkoa ematera behartuta sentitzen du. Gau batean, Josu bere boluntario taldearekin kale-ekintza egitera doa. Gau horretan, egunero bezala, Victoria lanera doa. Bakoitza bere aldetik, azkenean kalean elkartuko dira. Josuk ez daki ondo zer esan, Victoriak, berriz, Josuren jarreraren aurrean barkamena eskatu eta haien artean sortzen ari zenari amaiera ematea erabakiko du.



Hizkuntza: Euskaraz



Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Javier Blanco Bermejo