Sinopsia
Aparteko musika taldea da MOTXILA 21. Indarra, pasioa eta ilusioa du... eta berezitasun baten jabea da: bere 21 kideetako erdia Down sindromedun gazteak dira. Musika egiteak bizi ditu, eta urteak daramazkite musika txoko batetik bestera eramanaz, errepideak barna bidaiatzen. Dokumentalak talde honen gorabeherak kontatzen dizkigu, munduko hiririk kosmopolitenean. Istorioak Londresen egingo duten bira du oinarri, aniztasun kultural eta sozial handien duen hirietariko bat. Gai asko jorratzen ditu: aniztasuna, errespetua, sormena, rock-a,… baina batez ere pertsonei buruz hitzegiten du. Down sindromedun pertsonak bisibilizatzen ditu dokumental honek , ikuspegi positibo batetik, paternalismoarik gabe. Aktore eta protagonistak: Leire, Borja, Lorea, Aitor, Ibai, Iñaki, Mikel, Ramón, Diego, Igor, Gonzalo y Aintzane.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Trailerra
Pelikula
Sariak
Urritasun mental eta Fisikoei buruzko Collado Villalba-ko Nazioarteko Jaialdia
Film Onena
2016

