Sinopsia
Gizabananok Londonerako helgadi bat aurkitu du interneten, doan... Doan! XXI. mendeko hitz magikoa da hori! Baina koadrilako liderrari, Bildotsori, huskeria irudituko zaio. Berak nahi balu Txinaraino ere joango litzateke doan. Are gehiago, munduaren bira ere egingo luke, doan eta 80 egunean. Harrokeria bat gehiago izango zen, Kebabek apustu egin izan ez balio. Eta behin apustua eginda... koadrila osoa berarekin hartu eta bidaia egin behar: batek bidaia erromantikoa egin nahi zuen, besteak erotikoa, baina komiko-dramatiko-esperpentikoa aterako zaie... Apustua zeinek irabaziko duen... esango nizuke... baina ez da zuk pentsatzen duzuna... ez da ez esatearren, e, baina Bildotsok berak hobeto azalduko dizu... Zineetan, jakina.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Juanjo Elordi, Asisko Urmeneta
Gidoilaria: Edorta Barruetabeña, Unai Iturriaga
Ekoizleak: Jose Felipe Auzmendi, Juanjo Elordi, Raquel Benítez
Arte zuzendaria: Mikel Louvelli
Produkzio zuzendaria: Idoia Artxanko
Produkzio burua: Michele Fernandez
Musika: Kaki Arkarazo
Muntaketa: Alatzne Portu
Ilustratzailea: Marko Armspach
Datuak
Irabaziak: 121.460,30
Ikusle kopurua: 22.455

