Sinopsia
Wallmapu da maputxeen lurraldea, gaur egun Argentina eta Txile bezala ezagututzen ditugu maputxeen lurrak. Haien hizkuntza, mapuzungun izenekoa, galbidean dago, baina gazteak antolatzen ari dira hizkuntzaren biziberritzerako eta, hain zuzen ere, Garabidek urteak daramatza prozesu horretan bidelagun.
Garabide elkartean hizkuntza lankidetzan maputxeekin egiten dugun lana biltzen du dokumental honek. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean ikasle ziren Imanol Eppherre, Eider Ballina Mondragon eta Anne Baskaran dira egileak, hain zuzen ere euren Gradu Bukaerako Lana izan baitzen begi parean duzun bideoa osatzea.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Trailerra
Sariak
Eusko Ikaskuntza
Bideo-sorkuntza saria
2018

