Sinopsia
Bi ezezagun garbitegi batean aurkitzen dira. Hauen erlazioa garbigailuaren erritmoarekin parekatzen da. Hasieran, beraien arropa garbigailuan sartuko dute. Bata besteari hitzik esan ez arren, haien barne pentsamenduak aireratuko dituzte. Poliki-poliki behartua izan den elkarrizketa hori arintzen joango da, haien arteko desioa areagotuz.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Maddi Barrenetxea, Marta Teijeira
Ekoizleak: Ane Asla, Eneko Diaz
Argazki zuzendaria: Kenneth Oribe
Arte zuzendaria: Claudia Alejandra Martinez
Zuzendari laguntzailea: Ander Fernandez



