Azala

Trans-Formatzen

Sinopsia

TRANS-FORMATZEN transexualitatearen inguruko film dokumentala da, herri mailako ekimenetan aurkeztu eta ikastetxeetan gaia lantzeko helburuarekin gauzatua. Generoa, identitate sexuala, aniztasuna edo askatasuna bezalako gaiak jorratu dituzte trans begiradatik.

40 minutu irauten ditu dokumentalak eta testigantza ugari jaso dituzte, egoera ezberdinak gertuagotik ezagutu ahal izateko. Batzuk lehen pertsonan kontatu dituzte bizipenak, baina badira gaian adituak direnen ahotsak ere. Besteak beste, honako kide hauek parte hartzen dute: Mikele Grandek eta bere gurasoek, Chrysalliseko Aingeru Mayorrek eta Edurne Kochek, Susana Asiain antropologoak, Erika Salvatierra sexologoak, Marijo eta Maddi Imazek, German Urteagak, Maria Amolategik eta Kai Etxanizek hartu dute parte.

Gizartea bere osotasunean hezteko borondatearekin eta Udalen bitartez, dokumentala herri ezberdinetan aurkeztu zuten solasaldi batekin lagunduta.



Hizkuntza: Euskaraz

Atari ofiziala



Teaserra


Aktoreak

Ahotsak: Aurkezleak: Mikele Grande Oloriz, Luis Grande, Mertxe Oloriz, Edurne Koch, Erika Salvatierra, Aingeru Mayor, Susana Asiain, Marijo Imaz, Maddi Imaz, German Urteaga, Kai Etxaniz eta Maria Amolategi

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Ekaitz Goikoetxea, Aitor Lanas, Garazi Zabaleta