Sinopsia
Herriko egun handietako bat izanik, bertako festarik parte hartzaileenetako bat ospatzen dute azpeitiarren San Sebastian egunean. 15.000 lagunetik gora biltzen ditu helduen danborradan, eta 1.500ek parte hartzen dute haurrek osatutakoan. Jende multzo horren erdia emakumeek osatzen dute, eta gauza arrunta da egun. Baina hori ez da beti horrela izan: 40 urte beteko dira aurten emakumeak lehen aldiz ateratzeko aukera izan zutenetik.
Hain zuzen, efemeride horren karietara aurkeztuko dute Amamaren danborra dokumentala. Azpeitiko Udalak sustatutako proiektua da, eta haren bidez, danborradaren historia jaso eta bertan parte hartu duten emakumeei aitortza egin nahi izan diete.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Pelikula
Albisteak
Berria 2021-01-21:
'Amamaren danborra' eman dute Azpeitian - Erredakzioa
Zinea.eus 2021-01-18:
"Amamaren danborra" dokumentala argitaratu du Azpeitiko Udalak - Erredakzioa
Gipuzkoako Hitza 2021-01-15:
Bidaia hasi zuten emakume danborjoleen omenez - Aitziber Arzallus
Noticias de Gipuzkoa 2021-01-14:
'Amamaren danborra' dokumentala prest dago - Javi Leon

