Azala

Apaiz Kartzela

Sinopsia

1968 eta 1976 artean 50 bat apaiz (gehien-gehienak Euskal Herrikoak) kartzelatu zituzten Francisco Franco diktadorearen errepresioaren aurkako jarrera erakusteagatik. Sermoietan diktaduraren zapalkuntza salatzeagatik hamabi urteko kartzela-zigorrak jaso dituzten abade horiek nekez ahaztuko dituzte nazioarteko komunikabideetako albistegiek 1973.urtean eman zituzten mutinaren irudiak. Izan ere, Zamorako (Espainia) konkordatu-kartzelari su eman zioten.

 

Honako hau mundu osoan izan den apaiz kartzela bakarraren historia da, Francoren diktadura faxistaren eta Vatikanoaren arteko konkordatua zela eta sortutakoa. Eskubide zibilak defendatzeagatik kartzelatuak izan eta tunel bat eginda ihes egiten saiatu ziren apaizen historia. Hamarkada batzuk beranduago, diktadorea aspaldi hil zen arren, gure protagonistek eutsi egiten diote memoriari, gertatutako guztia ahanzturan eror ez dadin.

 

Izan ere, luzea da Zamorako espetxean preso egondako abadeen zerrenda, eta horietako askoren testigantzak bildu dira dokumentalean: Xabier Amuriza; Josu Naberan; Juan Mari Zulaika;Eduard Fornés; Julen Kaltzada; Jon Etxabe; Periko Solabarria; Periko Solaguren; Juan Mari Arregi; Martin Orbe; Felipe Izagirre; Lukas Dorronsoro; Vicente CouceNicanor Acosta; Mariano Gamo; Josep Maria Garrido; Andreu Vila; Jose Antonio Calzada; Lukas Dorronsoro; Mikel Zuazabeitia eta Pablo Muñoz.



Hizkuntza: Euskaraz





Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Ritxi Lizartza, Oier Aranzabal, , David Pallàres

Gidoilaria: Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria, Mielanjel Elustondo

Ekoizleak: Ritxi Lizartza, Maria Vallejo

Produkzio zuzendaria: Cris Fraile

Posprodukzio soinua: Haimar Olaskoaga

Musika: Joserra Senperena

Muntaketa: Maialen Sarasua

Albisteak

Zinea.eus 2022-08-09:
OFFCINEDOC jaialdian hautatu dute ‘Apaiz Kartzela’ - Erredakzioa

El Correo 2022-06-09:
Galdakaon uztaileko ostegunetan zinea aire librean gozatzeko aukera izango dute herritarrek - Unai Sarriugarte

Zinea.eus 2022-03-18:
"Apaiz kartzela" filmak saio berriak izango ditu martxoan eta apirilean - Erredakzioa

Zinea.eus 2022-01-14:
Hilabete egingo du "Apaiz kartzela" dokumentalak Donostian - Erredakzioa

Zinea.eus 2021-12-02:
"Apaiz kartzela" Edinburgon eta Venezuelan lehiatuko da - Erredakzioa

Argia 2021-12-02:
"Apaiz kartzela" filma Edinburgon eta Venezuelan lehiatuko da, Euskal Herriko zinema aretoetan estreinatu ondoren - Urko Apaolaza

GARA 2021-11-30:
Franko eta Eliza uztartu zituen kartzela - Juan Mari Zulaika

Irutxuloko Hitza 2021-11-26:
Apaizentzako munduko kartzela bakarra - Xalba Ramirez

Euskadi Irratia 2021-11-26:
"Ez ginen kapaz tiragoma batekin txoriari eraso egiteko eta kartzelan sartu gintuzten terrorismoagatik" - Iñaki Guridi

Euskadi Irratia 2021-11-26:
Joserra Senperenaren doinuek eta apaizen kantuek eman diote amaiera 'Apaiz Kartzela'-ren aurre estreinaldiari - Iñaki Guridi

Euskadi Irratia 2021-11-26:
Xabier Amuriza: "Hiru eguneko gose greba egiteagatik apaiz kartzelan sartu ninduten" - Iñaki Guridi

Bizkaia Irratia 2021-11-26:
"Apaiz Kartzela" helduko da gaur zine aretoetara -

Zinea.eus 2021-11-25:
Estreinaldiak: AZAROAK 26 - Erredakzioa

Euskadi Irratia 2021-11-25:
'Apaiz Kartzela' filmaren aurrestreinaldia, Euskadi Irratiaren eskutik, ostiralean -

Gaztezulo 2021-11-25:
Bihar estreinatuko dute 'Apaiz Kartzela' dokumentala zinemetan - Maitane Legarreta

Gaztezulo 2021-11-25:
Bihar estreinatuko dute 'Apaiz Kartzela' dokumentala zinemetan - Maitane Legarreta

Berria 2021-11-24:
'Apaiz kartzela' filma ostiralean helduko da zinema aretoetara - Ainhoa Sarasola

Zuzeu 2021-11-20:
"Apaiz Kartzela" dokumentala zinema aretoetan - Seriefilo Ugalde

Irutxuloko Hitza 2021-11-16:
Azaroaren 26an estreinatuko da zinema aretoetan 'Apaiz kartzela' dokumentala - Xalba Ramirez

Irutxuloko Hitza 2021-11-16:
Azaroaren 26an estreinatuko da zinema aretoetan 'Apaiz kartzela' dokumentala - Xalba Ramirez

Naiz 2021-11-12:
"Apaiz Kartzela" zinema aretoetan estreinatuko da azaroaren 26an -

Zinea.eus 2021-05-04:
Xabier Amuriza: 'Dokumentala opari bat izan da' - Maialen Goñi eta Ines Arrue

Zinea.eus 2021-04-26:
Ritxi Lizartza: 'Dokumentalak zeresana sortuko duela uste dugu' - Maialen Goñi eta Ines Arrue


Sariak

Cerdanya Film Festival
Publikoaren Saria
2022

Cerdanya Film Festival
Memoriaren Saria
2022

Cerdanya Film Festival
Dokumental Onenaren Saria
2022

Cerdanya Film Festival
Ikusleen Memoria Historikoaren Saria
2022