Sinopsia
Erronkaribarko XIX. mendeko emakumeen errealitatea ulertzen laguntzeko asmoz, bertako lau emakumeren testigantzen inguruan ardaztu dute ikus-entzunezkoa Lahidalga eta Puertas gazteek. Belaunaldi ezberdinetako andrazkoak dira, eta Zuberora espartin fabriketan lan egitera joaten ziren 11-18 urte arteko enaren bizipenetatik aldenduz, eskualdean, neska gazterik eta gizonik gabe, geratzen ziren emakumezkoengan jarri dute arreta.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra

