Sinopsia
Bortxazko desagerpen batek ez du soilik desagertuaren bizitzarekin amaitzen, uretara botatako harri batek sortzen dituen uhinen antzera, orbain emozional bat uzten du familia eta gizartearengan.
80ko hamarkadaren hasieran, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen Jose Miguel Etxeberria Alvarez, Naparra, desagerrarazi zuten. Gurutzatutako komunikatu, erreibindikazio desberdin eta axolagabekeri judizialaren artean, familiak desagerpenari erantzun bat ematen saiatu zen.
Anaiaren desagerpenak irekitako zauria sendatzeko asmoz, Eneko Etxeberria protagonista da berrogei urte baino gehiago iraun duen bilaketaren lekukoa hartu duena.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Teaserra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Iñaki Alforja
Ekoizleak: Iban Toledo
Musika: Pello Ramirez
Muntaketa: Iban Toledo