Azala

Ilargirantz (Moonbound)

Sinopsia

Bahitutako bere arreba txiki Anne erreskatatzeko, Peterrek bidaia magiko bati ekin beharko dio lurralde misteriotsu batean barrena… ilargia! Ilargiko gizon gaiztoak bahitu du Anne, honek bere lagun kakarraldoari, Zoomzeman jaunari, emaztea bilatzen laguntzen ari zitzaionean. Bere fantasiazko abenturan, Larre izartsuan lurreratuko da Peter, eta “lo dagoen” Hareaztatzaile jauna ezagutuko du.

Bertan jakingo du Anne non dagoen aurkitzeko modu bakarra Gaueko Maitagarriaren afarira joatea dela, Hodeietako Jauregian. Baina mahai horretan ez da guztientzako eserlekurik. Eta hala, Naturako bost indarren aurka lehiatu beharko du: Erraldoi Ekaiztsua, Txinparta Sorgina, Henry Kazkabar, Robin Zaparrada eta Ama Antzigarra.

Zineuskadi Elkartearen Zinema Euskaraz programaren bidez, filma euskaraz ikusi ahalko dugu Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan.



Hizkuntza: Euskarara ekarria





Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Ali Samadi Ahadi