Sinopsia
Euskal Herriko jainkosa boteretsuena zen Mari, bere baitan zituen naturako elementu eta bizidun guztiak. Suntsipenaren eta sormenaren jeinu euskalduna zen Sugaar. Bi hauek egun batean topo egin zuten, eta lehen begi-kolpean, erabat maitemindu ziren. Beren jainko izaera zela eta, isilean eraman behar zuten harremana. Beraz, ostiralero, Anbotoko mendian elkartzen ziren, eta maitasuna egiten zuten egunsentia arte. Elkartzen zirenean, egundoko ekaitzak sorrarazten zituzten, hori baitzen beren amodioaren boterea.
Lekeitioko Euskal Zine Bilera jaialdiaren 45. edizioan aurkeztutako filma.
Hizkuntza: Euskaraz



