Sinopsia
Noiz utziko dio euria egiteari fikzioaren eta dokumentalaren mugan bizi den sormen-lan bat da, performance zinematografiko bat, izen bera duen Piszifaktoria Ideien Laborategiaren paseo turistiko dramatikoan oinarritua.
2071 da. Covidaren Omega aldaeraren ondorioz 2021etik 2031ra iraun zuen hamar urteko konfinamendu zorrotzaren ondoren, euria egiteari ekin zion, egun bakar batean ere gelditu gabe. Oso bestelako gizarte batean bizi gara orain eta, bidea birkalkulatzen duten GPSen antzera, gure helmugak birkokatzeko unea iritsi da. Zein bideri jarraitu nahi diogu orain? Euria egiteari utziko al dio norabidea aldatzen badugu?
Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 45. edizioan lehiatutako filma.
Ahotsak eta gorputzak: Mikel Ayllon (gidaria), Irati Agirreazkuenaga (turista), Igor Arzuaga (kaleko musikaria)Eskerrik asko: Pablo Ibarluzea, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia, Ibaiondo Gizarte Etxeko langileak, Imanol Pradells, Marta Monfort, Pili Gumuzio, Patxi Arzuaga, Amador Alcántara, Silent System eta tarte batez gure bidaide izan ziren gorputz guztiak
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Guillermo Ordas
Gidoilaria: Mikel Ayllon
Ekoizleak: Irati Agirreazkuenaga







