Azala

Sutan

Sinopsia

1813. Espainiako Independentzia Gerraren erdigunean, Donostian. Ingelesen eta frantsesen arteko gatazkan harrapatuta, donostiarrak. Suntsitzen ari diren hiri bateko logela bateraino heltzea lortuko du Juanak (10). Bonbak, tiro hotsak, laguntza eskatzen duten garrasiak, soldaduak… guzti horretatik ihes egiteko asmoz, bizitzari eusteko ahaleginean, gordeleku bilakatuko du Juanak logela horretako armairua.


Ezjakintasunaren menpeko, bere bizitzaren azken une latzei aurre egin beharko die: bere bila datozen bi soldaduk ezarriko dute muga bizitzaren eta heriotzaren artean.



Hizkuntza: Euskaraz





Aktoreak

Naroa Miguel Arregi - Joseba Usabiaga - Iker Galartza
Ahotsak: Ainara Mendiola

Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Naia Arantzamendi

Musika: Joserra Senperena

Muntaketa: Maialen Sarasua