Azala

The Basques of Santazi / Garazi

Sinopsia

Santazi herrixka zuberotarrean, Pirinioen oinetan, Belagua bailararen beste aldean bizi diren bi familia baserritarren berri ematea du xede lan dokumental honek. Errealizadore britainiar talde bat arduratu zen bi urtez bi baserrien bizimodua eta horren gizarte-eraginak biltzeaz, zehazki, 80ko hamarkada amaieran, bertako biztanleak munduarekin lotuko zutuen asfaltozo pista inauguratu zutenean eta, bitartean, beren sukaldeetara telebista bitartez iristen zen gutxienekoa Dallas telesaila zenean.


Urtarotik urtarora, elurretatik eguraldi eguzkitsuenetara, trantsumantziatik txerri-hiltzera, bizimoduak aurrera darraio bere une gogorrekin eta, batez ere, bizimodu hori azkenera iristen ari denaz jabetzetik sortzen den kantu mingotsarekin. The Basques of Santazi landa-eremuko bizitzari buruzko kanpo-lana da, baina, baita, euren agonia motelaren erretratua ere.



Hizkuntza: Euskaraz



Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Leslie Woodhead