Sinopsia
1939ko apirilean Frankoren garaipena ospatzeko estropadak antolatu ziren Donostian.Getariak, Oriok eta Donostiak parte hartu zuten lehiaketa honetan eta Orio irten zen garaile. Orain arte, liburuetan zein Palmares ofizialean Kontxako banderatzat hartu izan da garaipen hau, beti ere zalantza puntu batekin. Eztabaida hainbat urtetan alde batera utzia izan da, baina orain, 77 urte beranduago Donostiako Festak erakundeak Palmares ofizialetik baliogabetu du, Oriorekin kontsultarik egin gabe. Aipatzekoa da Oriorentzat Kontxako bandera urteko ekitaldi garrantzitsuenetariko bat dela. Dokumentalean, Orioko herritarrei eta Donostiako Festak elkarteko ordezkariei ematen zaio hitza. Bien arteko zeharkako eztabaida honetan iritzi kontrajarriak antzeman daitezke. Orain arte ezkutuan egin den prozesua azaleratuko da.
Hizkuntza: Euskaraz
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Imanol Eppherre, Jon Garate
Ekoizleak: Ibai Zabala
Argazki zuzendaria: Malen Iruretagoiena
Produkzio zuzendaria: Iratz Urkizu
Posprodukzio soinua: Jon Garate
Muntaketa: Imanol Urkizu
Sariak
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia
IKasleen Saria Dokumental Onenari
2017


