Azala

Dragoi Bola Z

Sinopsia

Maji Booren aurka borrokatu eta urte batzuk geroago, krisi batek mehatxatu du lurra. Bills, txikizioaren jainkoak, unibertso osoko orekari eusten diona, bere loaldi luzetik esnatu da. Saia batek Freezer garaitu duen zurrumurrua entzun ondoren, Bills haren bila abiatu da. Denbora luzea igaro ondoren hain etsai indartsua aurkitzean hunkituta, Gokuk erronka jo dio txikizioaren jainkoari, baina ezinean dihardu jainkoaren ahalmena izugarrizkoa baita. Hartan, Billsek agur-hitz kezkagarriak jaulki ditu: "Lurrean izango ahal da norbait txikitzea merezi duenik!" Goku, Vegeta, Gohan eta lurreko gainerako gerrariak izango ote dira gai aurrekaririk ez duen indar txikitzaile hau geldiarazteko?


Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, euskaraz kontsumitu ahal izateko bikoiztutako filma.



Hizkuntza: Euskarara ekarria





Trailerra


Fitxa Teknikoa

Zuzendaria: Masahiro Hosoda

Gidoilaria: Yûsuke Watanabe