Sinopsia
Hogeitaka urteko hiru gazteren istorioa da hau. Adin horretan ohikoa den biziguraz beterik, ikaragarri dibertitu dira orain arte. Baina sekula ez dute gozatu emakumeekiko harreman intimorik. Ibilbide enologiko baten aitzakiapean, Espainiara abiatuko dira hirurak, egoera hori behin betiko konpontzeko. Ezerk ez ditu geldiaraziko, ezta euren ezgaitasun fisikoek ere: hiruretako bat itsua da, beste bat gurpil-aulkian dabil eta hirugarrenak ez du inolako mugikortasunik. Bidaia adiskidetasunaren laudorio bihurtuko da, sentiberatasun, indar, samurtasun eta gizatasunez beteriko ipuina, emozio guztietatik igaroaraziko gaituena.
Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, euskeraz kontsumitu ahal izateko bikoiztutako filma.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Geoffrey Enthoven
Gidoilaria: Pierre De Clercq
Sariak
Europako Zinema Sariak
Ikuslegoaren saria film europear onenari
2012
Seminci: Valladolideko Nazioarteko Zinema Astea
Urrezko galburua film onenari
2011
Montrealgo Jaialdia
Film Onena
2011

