Sinopsia
Natanaelek laster beteko ditu zazpi urte, baina oraindik ez daki irakurtzen. Izeba Eleonorrek munduko ipuin-bildumarik baliotsuena oinordetzan uzten dionean, Natanaeli ez zaio batere gustatzen. Hala ere, ipuin guztiek sekretu miresgarri bat gordetzen dute: gaua iristean, Alice, Sorgin Gaiztoa edo Kako-oker Kapitaina bezalako pertsonaiak euren liburuetatik irteten dira. Alegiazko pertsonaia horiek arrisku larrian daudela jakinaraziko diote Natanaeli. Betirako desagertzeko zorian daude, baita hainbat belaunaldietan zehar umeek miretsi izan dituzten istorio liluragarriak ere. Natanaelek bere lagun berriak eta euren istorioak salbatu nahi baditu, arrisku handi eta abentura ikaragarriei aurre eman beharko die.
Denak salbatuko dituen esaldi magikoa garaiz irakurtzeko gai izango da?
Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, euskeraz kontsumitu ahal izateko bikoiztutako filma.
Hizkuntza: Euskarara ekarria
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Dominique Monfery
Gidoilaria: Anik Leray, Alexandre Reverend
Sariak
Annecy Film Festival
Aipamen berezia
2010

