Sinopsia
Bideo-kameraz grabatzea gustatzen zaion palestinar gaztea da Emad. Bilin-en bizi da, Ramala hiriaren mendebaldean, Zisjordanian. 2005ean israeldarren hondeamakinak Bil´in-era helduko dira, bertan, kolono judutarrentzako itzelezko asentamentua egiteko eraikiko den harresiaren perimetroa mugarritzeko asmoz. Emad-ek, kameraz, lehenengo mugimendu hauek grabatuko ditu. Bost urte eta beste horrenbeste kamera behar izango ditu bere herriak, israeldar zapalkuntzaren aurrean, erakutsitako erresistentziaren historia grabatzeko; hiritarmugimenduaren lehenengo egunetan jaioko da Gibreel Emad, bere semea; erresistentziarekin batera, semearen hazkundea ere grabatzen joango da. Israeldarren erasoek eraginda, Emaden kamera guztiak, bata bestearen atzetik, triskatzen joango dira, eta eurekin batera, bere lagunen biziak ere. Hala eta guztiz ere, Emad-ek kamera berriak erosi eta inguruan gertatzen dena filmatzen segituko du. Palestinarren erresistentzia pazifikoa erakusten duen argazki bakarra, pertsonala eta lehenengo lerrotik egindakoa da, ezagunetakoa eta nazioarteko komunitateak onartu eta onetsi duena.
Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, euskaraz kontsumitu ahal izateko bikoiztutako dokumentala.
Hizkuntza: Euskaraz
Atari ofiziala
Trailerra
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Emad Burnat, , Guy Davidi
Gidoilaria: Emad Burnat, Guy Davidi
Sariak
Sheffield Doc Fest
Ikuslearen saria
2012
Jerusalem Film Festival
Dokumental Onena
2012
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia
Epai-mahai gaztearen saria
2012
IDFA - Holanda
Epaimahaiaren eta ikuslearen sariak
2011


